INFEKZIO GURUTZATUAK FIBROSI KISTIKOAN
FKa duten pertsonen arteko infekzio gurutzatuak, mikroorganismo, bakterio, birus, mikobakterio edo onddoen transmisioek eragindako arnas infekzioak dira.
Batzuk bereziki arriskutsuak dira FK duten pertsonentzat, hauek, biriketako funtzioa azkarrago murriztea eragin dezakete.
Transmisioa zuzeneko kontaktu bidez, zeharkako kontaktu bidez edo modu aereoan gerta daiteke.
Beste arrisku-faktore batzuk:
- Ingurumenean kutsatzea
- Higiene desegokia
- Inhalazio- eta fisioterapia-gailuen erabilera desegokia
- Pazientearen egoera klinikoa, fenotipoa eta mutazioak
- Tabakismoa
- Kutsadura
- Gen modulatzaileak
Infekzio gurutzatuen eragina murrizteko neurriak
Infekzioak sahiesteko, ahal den einean, neurri zorrotzak hartu beharko ditugu. Maskarak erabiltzea eta pazienteak bakterio motaren arabera banantzea dira infekzioak murrizteko beharrezkoak diren neurri nagusietako batzuk.
Infekzioak saihesteko gomendioak:
- Eskuak garbitzea eta higiene egokia.
- Eztularen edo doministikuen aurrean maskara eta babes neurriak erabiltzea.
- FK duten pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzea.
- Kanpo-kontsultetako mikroorganismoen arabera pazienteak bereiztea.
- Proba funtzionalak, nebulizazioak eta arnas fisioterapia gela indibidualean, ondo aireztatuta eta atea itxita burutzea.
FQren Espainiako Federazioak infografia eguneratu hau (2019ko iraila) eta bideo hau egin ditu. Jarraian azalduko dizuegu zer diren infekzio gurutzatuak, zergatik diren arriskutsuak eta nola minimiza dezakegun kutsatzeko arriskua.
Baranda doktoreak infekzio gurutzatuen garrantziaz hitz egin zigun, elkarteak 2014. urtean egindako jardunaldi batzuetan.
Azpian dituzue urte horretako ponentziaren irudiak.
BARANDA MEDIKUARI ESKERRAK EMAN, IRUDI HAUEKIN EGIN DUEN LANARENGATIK; IRUDIAK EUSKADIKO FK ELKARTEAK ANTOLATU ZITUEN FIBROSI KISTIKOARI BURUZKO 2014KO JARDUNALDIETAN BARANDA MEDIKUAK BERAK AURKEZTU ZUEN INFEKZIO GURUTZATUEI BURUZKO PONENTZIAREN PARTE DIRA.
* lan hau eta irudiak Dr.Barandak egin ditu. Irudiak erabiltzeko bere baimena eskatu behar du