Kaixo Bazkide, Primerako plataformaren berri eman nahi dizuegu.
Primerako ordainketa- tresna solidarioa da, plataforma honen bidez erosten dugunaren %2 kausa solidario batentzako dohaintzan bilakatzen du eta guretzat ere %2 bat merkeago izango da.
Fibrosi Kistikoa duzuenentzako Arnas Fisioterapia tratamendua da kausetako bat, plataforma honen bitartez lortutakoa helburu honetara bideratuko dugu.
Hau da, primerako bitartez 10€ balio dituen produktu bat erosten badugu. Guri %2ko deskontua egingo digute, 0.20€. Eta ARNASA-ri 0.20€ko dohaintza egingo diote. Horrez gain gastatzen dugun euro bakoitzeko 2 puntu emango dizkigute, eta puntu hauekin sari desberdinak lortu ahal izango ditugu.
Konplikatu xamarra dirudien arren oso erraza da plataforma erabiltzea, dokumentu bat atxikitzen dizuegu nola egin dezakezuen azalduz eta zalantzarik baduzue deitu iezaguzue (648128445).
Erabili plataforma hau mesedez, oso erraza da eta guztiz doakoa. Denok erabiltzen badugu elkartearentzat onura handia izango da!
[gview file=”https://www.fqeuskadi.org/wp-content/uploads/2016/12/16-INFO-Primerako-socixs-EUS.pdf”]
0 Comments