FITNESS SOLIDARIO MUNDIALA, ARNASAren ALDE

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

15 Urt, 2017

FITNESS SOLIDARIO MUNDIALA, ARNASAren ALDE

BodyPump 100” Fitness koreografi estreinaldi mundiala egingo da Arnasa, Errenterian Fibrosi Kistikoaren elkartearen alde.

Larunbatean, Urtarrilak 14 (10:00 – 12:00) Galtzarabordako Polikiroldegian Errenterian, LesMills taldeak,  BodyPump 100 koreografiaren aurkezpen mundiala egingo da eta izaera solidarioa izango du, izan ere,  Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari (Arnasa)   emango zaio jasotzen den dirua.

*LesMills fitness, Zelanda Berrian sortutako disziplina berri bat da eta gizakia osasuntsuagoa izatea da bere helburua. 80 herrialde baino gehiagotan hedatu da.

*Ekitaldi honetan parte-hartzeko 10,00 euro ordaindu beharko da. Izen-emateak zabalik daude jada Galtzarabordako Udal Kiroldegian, Fanderiako Udal Igerilekuetan (Errenteria) eta Gateway-n (Irun). Plaza Mugatuak dira!

Interesgarria izan daiteke

0 Comments