Aknea, Trikaftaren bidezko tratamenduaren aurkako efektu gisa ikusia azkeneko ikerketetan

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

4 Urr, 2022
acné trikafta
 
 

AKNEA, TRIKAFTA/KAFTRIO BIDEZKO TRATAMENDUAREN KONTRAKO ONDORIO BAT DELA EGIZTATU DU IKERKETA BATEK.

Aknea, Trikafta bidezko terapiaren bigarren mailako efektua izan daiteke. Estatu Batuetako hainbat kasu berri batzuen arabera, erupzioak izerdiaren gatz edo kloruro aldaketen ondorioz agertu daitezke.

“Fibrosi kistikoa duten pertsonengan elexakaftor/tezacaftor/ivacaftor duten farmakoek eragindako aknea” izeneko ikerketa Journal of Cystic Fibrosis egunkarian argitaratu zen. Ondoko sintomak zehazten ditu:

  • Papula inflamatorioak (protuberantzia txikiak),
  • Pustulak (likidoa edo zornea duten larruazal gorriz inguratutako protuberantzia zuriak),
  • Komedoiak (azalaren koloreko protuberantzia txikiak) edo kisteak.

Larruazalaren erupzioa (larruazalaren kolorean eta testuran aldaketa anormalak) Trikafta/Kaftrioren bigarren mailako efektu dermatologikoa del egiaztatu da:

  • Saiakuntza klinikoetan dauden pazienteen % 4-10.9ri eragiten die.
  • Emakumea izatea eta antisorgailu hormonalak erabiltzea tratamenduarekin lotutako erupziorako arrisku-faktoreak direla dirudi.

IKERKETA

Estatu Batuetako ikertzaileek, aknea duten eta Triafka hasi ondoren okerrera egiten duten 19 paziente zehazten dituzte. Guztiak aukeratu ziren Trikafta bidezko tratamendurako, adinaren arabera (21-38 urte) eta, gutxienez F508 mutazioaren kopia bat izanik. 

Bederatzik aknea zuten tratamendua hasi aurretik eta hemezortzik aknearen agerpena jakinarazi zuten terapia hasi eta zortzi hilabeteren barruan, haietatik bederatzi lehenengo hiru hilabetetan. Ikertzaileek honako hau jakinarazi zuten:

“Aknearen lotura sendagaiarekin argia ez denez, paziente guztiek ez zioten jakinarazi FQko arreta-taldeari lehen aldiz gertatu zen unean, eta, beraz, pazientearen memoriak mugatzen du benetako hasiera-unearen ezagutza.”

  • Aurpegia izan zen gorputzeko zatirik kaltetuena, eta paziente batzuek bularreko eta bizkarreko aknea ere aipatu zuten.
  • Paziente batek ere ez zuen Trikafta eten aknearen ondorioz, terapiak biriketako funtzioan  dakarren onurak direla eta.
  • Ez dago FK duten pertsonen aknerako tratamendu estandarrik.

Ikerketa honetan, aknearen aurka egiteko, ikuspegi terapeutiko ezberdinak egon ziren: salmenta libreko produktuetatik hasi eta biztanleria orokorrean aknea tratatzeko erabilitako sendagaietaraino. Horien artean terapia topikoak daude, hala nola benzoilo peroxidoa, antibiotikoak eta erretinoideak. 

Pazienteen herenak bakarrik jo zuen dermatologo batengana aknea tratatzeko, baina gehienek (16 paziente) gutxienez hobekuntza partziala izan zutela adierazi zuten. Ez dakigu zerk eragiten duen aknearen agertzea.**Ikertzaileek uste dute izerdiaren gatz-edukiaren aldaketekin lotuta egon daitekeela, azalaren mikrobioma aldatu delako. Hori Trikaftarekin tratatutako gaixoetan biriketako mikrobiomak izaten dituen aldaketen antzekoa litzateke. **Hipotesi alternatibo bat izan liteke izerdi kloruroa bere horretan azkar murrizteak hanturazko erantzuna izatea. Ikertzaileek argi dute:

“Ikerketa gehiago behar da Trikafta terapia hasieran gerta daitezkeen hainbat aldaketa dermatologiko hobeto ulertzeko. Era berean, pazienteei dei egiten diete beren sintomen berri FQko arreta-taldeei eman diezaieten, sendagaiaren fabrikatzaileari eta Elikagaien eta Sendagaien Administrazioari aknearen agerpen berriaren edo okertzearen berri emateko, merkaturatu ondorengo kontrolaretzako.”

ITURRIA: CF NEWS TODAY

Interesgarria izan daiteke

0 Comments