ALSAk deskontu berri bat ezarriko die #desgaitasuna duten pertsonei.
Errepide bidez bidaiariak garraiatzeko ALSA konpainiak, Erantzukizun Korporatiboaren politika eta komunitatearekin duen konpromisoa kontuan izanik, jakinarazi du deskontu berri bat sortu duela tarifetan desgaitasuna duten pertsona-taldeari ezartzeko.
Deskontu horrekin, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsona guztiei % 15eko murrizketa ezarriko litzaieke txartelaren prezioan.
ALSAren zerbitzu guztietan bidaiatzean ezarriko da deskontu hori, bai ibilbide luze estandarreko bidaietan, bai eskualdeko bidaietan eta asteko edozein egunetan eta edozein ordutan bidaiatzeko.
Deskontu hori eskuragarri dago dagoeneko, eta hori eskuratzeko, eskatutako desgaitasun maila egiaztatzen duen dokumentazioa soilik aurkeztu beharko du onuradunak geltokietako salmenta-puntuetan txartela erostean.
Desgaitasuna duten pertsonentzako deskontu berri hau sortzeak ez du aldatzen ezarritako prozedura Mugikortasun Urriko Pertsonek bidaiatzeko plazak eskatzeko.
www.alsa.es webgunean kontsulta daiteke konpainiaren Mugikortasun Urriko Pertsonentzako eskuragarritasun-plana.
Deskontu honen ezarpenarekin ALSAk urrats bat gehiago eman du komunitatearen aldeko konpromisoarekin. Izan ere, Espainian bi milioi pertsonei baino gehiagori aintzatetsi zaie % 33ko edo gehiagoko desgaitasun maila bat. Horrela, desgaitasuna duten pertsonen mugikortasuna garraio publikoan eta haiek gizartean erabat gizarteratzea erraztu du ALSAk.
0 Comments