ANTIBIOTERAPIAK INFEKZIOEI AURRE EGITEN LAGUNTZEN DIGU.

Antibioterapia, Fibrosi Kistikoaren pronostikoa hobetzeko funtsezko faktore bat izan da.

Bronkioetako infekzio kronikoari zein gaizkiagotze infekziosoei aurre egiteko erabiltzen da.

Infekzio kronikoak jarraibideak eta ondorioak

INFEKZIO KRONIKOAK

Mikroorganismo batek, sei hilabeteko epean, gutxienez hiru karkaxa hazkuntzatan agerten denean, bronkioetako infekzio kroniko edo kolonizatutzat ematen da.

Pseudomonas aeruginosak bronkioetako infekzio kronikoa duen pertsonentan, epe luzerako aerosolterapia antibiotikoak pertsonaren egonkortzea lortzen du, gaizkiagotze-agerraldiak murrizten ditu eta birika-funtzioa hobetzen du.

Beste patogeno batzuek eragindako infekzio bronkial kronikoetan,  ez dago ebidentzia nahikorik tratamendua jasotzeko bide honen efikazia zihurtatzeko.

ANTIBIOTIKO GUZTIETARAKO JARRAIBIDE KOMUNAK FK BIRIKETAKO INFEKZIOETARAKO

    • Sendagai eta tratamendu guztiak gure neumologoak edo espezialistak agindu behar ditu.
    • Lehenik eta behin, karkaxa kultibo bat egin behar da. Infekzioa zein bakterio-motak eragiten duen eta honi aurre egiteko antibiotikorik egokiena zein den ikusteko. Izan ere, pertsona bakoitzak bakterio ezberdinengatik kolonizatutak egon daitezke edo, antibiotiko bakoitzari erresistentzia ezberdina izan.
    • Faktore horiek eta infekzioaren zorroztasuna kontuan hartuta, tratamendua, emateko modua eta iraupena zehaztuko dira.

Infekzio horietako gehienak tratatu daitezke, baina, larritasunaren arabera, tratamendu desberdinak beharko dira: arnastuak, ahozkoak, zain barnekoak  edo nebulizatuak.

 

LARRIALDIETARAKO ESKULIBURUA

Arnas gaizkiagotze arin edo ertainak antibiotikoen bidez tratatzean, ahal den guztietan, aho bidezko tratamenduak eta espektro zabaleko antibiotikoak behar dira erabili, gehienetan bi asteko ziklotan, karkaxan gehien agertu diren mikroorganismoen gainean eraginez.
Arnas gaizkiagotze larrien kasuan, zain barneko ziztada bidezko tratamendua egin behar da, patogenoaren sentiberatasunaren araberako botika edo botikak baliatuz. Zain barneko bidea erabiliko da ere aho bidezko antibiotikoei erresistentziarik bada edo eraginkor ez badira.
Arnasturiko antibiotikoak sakon sartzen dira biriketako airebideetan.

Horietako batzuk Pseudomona aeruginosa duten FK erien arnaste sintomak hobetzeko erabiltzen dira.
Erabilienak Cayston, tobramicina eta abar dira, 28 eguneko zikloetan.

Batzuetan txandakatzen dira, bakterioaren arabera eta eriaren egoeraren arabera.
Tobramicina, esate baterako, langargailuz hartu ohi da.

ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIA.

Bereziki garrantzitsua da antibiotikoak medikuak agindu bezalaxe hartzea, baita infekzioaren sintomak jadanik desagertu badira ere. Hala egin ezean, gerta daiteke oraindik geratzen diren bakterioak antibiotikoei erresistente bilakatzea eta horrek tratatzeko gaitzago bilakatuko ditu.

Antibiotikoei erresistente diren infekzioak egiazko arazoa da FK erientzat eta, denborak aurrera egin ahala, tratatzeko aukerak murriz ditzakete..

ERAGINKORTASUNA ETA GERTA DAITEZKEEN ALBO ONDORIOAK.

Antibiotikoak tratamendua hasi eta 48-72 ordutan hasi ohi dira eragina izaten.

  • Zeinahi botikak, antibiotikoek ere, eragin dezake albo ondorioren bat.
  • Albo ondorioren bat edota sentsazio arraroren bat somatuz gero, medikuari esan behar zaio.>
  • Mediku taldeak erabakiko du ea ondorioen larriak tratamendua gelditzea edo murriztea ekarri behar duen

LANGARGAILUAK, EGITEKOAK ETA ERABILERA.

LIKIDOAK AEROSOL BILAKATZEN DITUZTEN GAILUAK DIRA

  • Langargailuen egitekoa botikak langar xehe moduan ematea da, aurpegi maskaren bidez edo aho mutur batez arnasgarriago izan daitezen.
  • Gailu horiek konpresore bat dute eta hari egokituriko langargailua.
  • Balia daitezke hala antibiotikoekin nola mukolitiko bronkio-zabaltzaileekin eta birusen kontrakoekin

ERABAILI AURRETIK, ERIAK ESKUAK ONGI GARBITU BEHAR DITU BAKTERIOZKO EDO BESTELAKO KUTSADURARIK GERTA EZ DADIN.

ERABILI ONDOREN, OSO GARRANTZI HANDIKOA DA LANGARGAILUA ONGI GARBITZEA, EKOIZLEAK ETA TEKNIKARI ESPEZIALISTAK EMAN AHOLKUEI JARRAIKIZ

GEHIEN ERABILTZEN DIRENAK.

Eflow-Rapid

I-NEB

KALYDECO Ivacaftor .

Kalydeco botikak ivacaftor izeneko osagai aktiboa dauka
Pilula moldean (150 mg) edo pikortaturik (50 mg eta 75 mg), zorrotan, dator.
Kalydeco Kalydeco erabilgarri da fibrosi kistikoa tratatzeko bi urte edo hortik gorako erietan
fibrosi kistikoaren transmintzaren konduktantzia erregulatzen duen proteinaren (CFTR) genean gerta daitezkeen bederatzi mutazioetako bat dutenean.
Honako mutazio hauek dira
G551D, G1244E, G1349D, G178R, G551S, S1251N, S1255P, S549N y S549R
(hobiaren mutazio izenaz ere ezagunak).
Kalydeco erabiltzen da fibrosi kistikoa duten 18 urtetik gorako eriak tratatzeko, CTFR genean R117H mutazioa dutenean ere.

INFORMAZIO OSOA.

ORKAMBI Lumacaftor/Ivacaftor

Orkambi botika fibrosi kistikoaren tratamenduan erabiltzen da
F508del izeneko mutazio genetikoa duten 12 urte eta hortik gorako adineko erien kasuan.
Mutazio horrek mukien eta digestio urinen ekoizpena erregulatzeko fibrosi kistikoaren transmintzaren konduktantziaren erregulatzaile (CFTR) izeneko proteinaren geneari eragiten dio.
Orkambi botika mutazioa aitarengandik eta amarengandik heredatu duten eriekin erabiltzen da, hau da, mutazioa CFTR genearen bi kopietan ageri duten eriekin.
Oraingoz, Europan erabili badaiteke ere, ez da Espainian erabiltzea baimendu.

  • 2016ko urrian, orain dela zenbait egun, Estatu Batuetako Vertex Pharmaceuticals konpainiak hango FDA agentzia arautzailearen baimena jaso du Orkambi -lumacaftor/ivacaftor fibrosi kistikoa duten eta F508del mutazioaren bi kopiak dituzten 6-11 urte arteko haurrekin erabiltzeko

 INFORMAZIO OSOA.