ARANGURENGO AZOKA SOLIDARIOAN EGON DA ARNASA-BIZKAIA
Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren elkartea Arangurengo azoka solidarioan egon da beste behin, gaixotasun honi aurre egiteko dirua biltzen.
Aste bat aurretik Artiachen fabrika zaharrean ere egon zen bilketa egiten.
Bi ekintza hauekin, elkarteak aurrera jarraitzeko behar duen babes ekonomikoa lortu du.
Euskadiko Fibrosi Kistikoaren elkarteak halako ekintzak babesten ditu, gizarte ekimenak bultzatu eta elkarteek aurrera egiteko derrigorrezkoak direlako.
Halako ekintzetan lortzen dugun diruari esker gure elkarteko kideei zerbitzuak eta etorkizun hobe bat eskaini ahal dizkiegu.
0 Comments