ARIKETA

FISIKOA.

Ariketa fisikoa funtsezkoa da Fibrosi Kistikoaren tratamenduan. Bizi-kalitatea hobetzen eta biriketako funtzioa mantentzen laguntzen digu.

ARIKETA FISIKOAK BIRIKA-FUNTZIOA MANTENTZEN LAGUNTZEN DIGU.

ARIKETA FISIKOA EGITEA OSASUNTSUA DA

gomendio garrantzitsuak

Ariketa fisikoa funtsezkoa da Fibrosi Kistikoaren tratamenduan, eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen digu.

EDOZEIN JARDUERA FISIKO FIBROSI KISTIKOA DUEN PERTSONA BAKOITZARI EGOKITUTAKO PLAN PERTSONALIZATU BATEKIN HASI BEHAR DU

FiKI bakoitza desberdina da, eta behar espezifikoak ditu adinaren, egoerare eta birika-funtzioaren arabera.

Fisioterapeutarekin lan egin behar dugu, bera izango da, gure neumologoarekin batera, kirol plangintza pertsonalizatua ezarriko digun profesionala.

 

 

Elkartean, etxez etxeko fisioterapia-zerbitzu bat dugu (FQ Euskadik eskaintzen duen zerbitzuetako bat), plan hori garatzen lagunduko diguna; izan ere, arnas errehabilitazioa egiteaz gain, jarduera fisiko bat gomendatzen digute.

Gure medikuarekin koordinatuta egongo den fisioarekin lan eginez gero, arrakasta izateko aukera handiagoa izango dugu.

HELBURU BAT FINKATU

Jarduera fisiko erregularrak gure bizi-kalitatea hobetzen du.

Helburua pertsonen arabera aldatuko da. Baina bat finkatzea eta egunero aurrera eramatea ezinbestekoa da. Beti ere, gure fisioterapeutak adierazten digun erritmoan.

Plana iraunkorra izan behar du,  gure ordutegiak eta bizimodua kontuan hartuta egunero egin ahal izango duguna.

Helburu horrek sekulako motibazioa eragin behar digu.

Motibazio eta helburu hori lortzeko, pentsatu gustuko dituzun jardueretan.

Lagunartean, bikotean eta abarretan lan egiteak gehiago motibatzen du.

JARRAIPENA

Pertsona bakoitzak nolako bilakaera duen ikusteko jarraipena funtsezkoa da. Nola sentitzen den eta jarduerak eragin egokia sortzen ari den (Jarrera, iraupena, gihar tonua etab.) jakiteak ezinbestekoa da plana egokitzen joateko.

Kaloriak kontrolatu behar dire elikadura ona mantenduz. Hidratatzea oso garrantzitsua da beti, baina bereziki ariketa fisikoa ergiten ari garenean. Noizean behin kontrol orokor bat egitea gomendagarria da, batez ere diabetesa edo bihotz arazoak bezalako patologiak duten pazienteetan.

IGERIKETA OSO GOMENDAGARRIA DEN KIROLA DA.

IRAUPENA

Hasteko, 10 minutuko bi ibilaldi egin daitezke astero 5 egunetan, bi astetan zehar.

Ondoren, 10 minutuko hiru ibilaldi egin, 5 egun astean hurrengo bi asteetan.

Azkenik, joan 30 minutuko ibilaldira, astean 3 egun, gehi 10 minutuko trosta bat, astean egun bat hurrengo bi asteetan, eta horrela hurrenez hurren.

Jarduerak neurrizkoa izan behar du. Elkarrizketa erosoa bat mantentzen uzten diguna.

 

GOMENDIOAK

Zure osasuna eta jarduera intentsitatearen arabera proba medikuak egin behar dira

Ariketa bat hasi aurretik, helduek, medikuarekin hitz egin behar dute.

Edozein jarduera fisiko hasi aurretik, esfortzu-proba bat, elektro bat edo ekokardiograma bat egin beharko lirateke. Ariketa horiek arrisku-faktore gehigarririk ez dakarrela zihurtatzeko.

 

Kirola egiten ari garen bitartean pultsioximetro bat izatea gomendatzen da.

Pultsazioen eta oxigeno-asetasunaren kontrola funtsezkoa da, kirolak eragin negatiborik ez dakarrela zihurtatzeko.

MUGITZEA

Motibatu

ARIKETA FISIKOA FUNTSEZKOA DA FIBROSI KISTIKOAREN TRATAMENDUAN, ETA BIZI-KALITATE HOBEA IZATEN LAGUNTZEN DIGU.

mujer_flexionando_ejercicio
MARTXAN JARRI
hombres bibicleta ejercicio fisico

SENDERISMOA SAIHESTU

Berriki, arnas aparatuko patologiak (asma, fibrosi kistikoa…) dituzten pertsonek egiten duten kirol edo jarduera fisiko eskasari buruzko artikulu bat irakurri dugu prentsan.

2018ko urriko artikuluaren arabera, Fibrosi Kistikoa duten haurren %4,7k bakarrik egiten du ariketa fisikoa terapiaren parte gisa.

Egia esan, bagenekien ehunekoa ez zela oso handia, baina artikulu horrek gogoeta sakona egitea eragin digu.

niños canoa

Ariketa fisikoaren onurak


ARNAS MUSKULUEN INDARRA ETA ERRESISTENTZIA HANDITZEA

Beneficios ejercicio físico


ARNASBIDEEN MUKI-GARBIKETA HOBETZEA

Ejercicio fisico efectos metabolismo


ONGIZATE OROKORRAREN SENTSAZIOA HANDITU

Ejercicio físico beneficios mentales


MUSKULUEN INDARRA ETA ERRESISTZENTZIA HANDITZEN DITU.

Ejercicio fisico fortalece

iNFORMAZIO GEHIAGO donantesdeganas.com

IDOIA MARTINEZ – ARIKETA FISIKOA


Idoia Martinezek, ARNASA ARABAKO Fisoterapeutak (Arabako FQ Elkartea), jarduera fisikoari buruzko txosten handi bat eskaini zuen FQ Euskadik Fibrosi Kistikoari buruzko Jardunaldian, 2017ko azaroan.

FQ EuskadItik beti eutsi diogu kirolak Fibrosi Kistikoan duen garrantziari.

Izan ere, horri buruzko txostenak egin ditugu urteko jardunaldietan.

Gure ustez,  egoera fisikoaren eta pertsona bakoitzaren beste faktore batzuen arabera kontrolatutako eta egokitutako kirola pilare bat gehiago da Fibrosi Kistikoaren tratamenduan.

Biriketako infekzioen eta kanporatzeen kopurua murrizten du, eta  birika-funtzioaren hobekuntza nabarmena da.

Arau gisa, oso txikiak garenetik praktikatu behar da, eta eguneroko bizitzan ohitura osasungarri gisa erabiltzen ikasi.

 

ponencia ejercicio fisico

FKREN ARIKETA FISIKOARI BURUZKO HITZALDIA