Bizpoztu gara!

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

23 Eka, 2023

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da. Izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede eta elkarte , haur eta familia hauek trasmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea. 36 elkartez osatuta dago, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haien artean ARNASA.

Bizipoza-k bizipoza du misio. Hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin  batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek trasmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da bizipozaren misioa.

BIZIPOZA 2023

Ekimen honen Bidez 11 ikastetxeetan aurkezpenak egin dira, gida didaktikoak landu eta elkarteen tailerrak burutu.

Festarako denbora ere egon da. Oinkari taldeko 250 dantzariekin bi saio egin dira, eta elkarteei eskainitako 20 koregrafia eratu dira. Euskal Herri osoko artistak eta lagunak parte hartu dute ekimenetan, auzolana beti presente.

Hementxe duzue “BIZITZA ARNASALDI”, ARNASArentzako sortutako abesti polita.

Elkartasun festa herrikoiak, alaia eta parte hartzaileak ospatu dira ere hainbat herrietan Euskal Herrian zehar.

Jarrai dezagun bizipoza hedatzen!

Interesgarria izan daiteke

0 Comments