Fibrosi kistikoaren aldeko erakusketa Burrianan (Castellón).
Datorren 2016ko urtarrilaren 15ean, iluntzeko 19:00etan inauguratuko da Burrianan (Castellón) Salomé Monfort margolariaren erakusketa bat fibrosi kistikoaren alde.
Erakusketa otsailaren 27ra arte ikusi ahal izango da C/ Maestrat, 1A, 3. etxabea helbidean.
Salomé Monfort margolariak dohaintzan emango du Valentziako Erkidegoaren Fibrosi Kistikoaren Elkartearentzat bereziki egin duen obraren salmentan bildutakoaren % 50a.
Errege Magoetan (erakusketa hasi baino lehen) artea oparitu nahi izanez gero, oparitzen dena dohaintzaren gisa hartuko da. Zuzenean berarekin harremanetan jartzeko, erabili posta elektroniko hau: info@aitanagaleriadearte.es; edo telefono hau: 964592601.
0 Comments