ELENE ETXANIZ URIBE AZKUE LITERATUR SARIA EGIN DIOTE

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

26 Mar, 2017
premios azkue literatura

ELENE ETXANIZ URIBE ONDARRUTARRARI AIPAMENA EGIN DIOTE R.M. AZKUE LITERATUR SARIETAN.

( Elene joan den urtean saritutakoen artean egon zen ) .

AQUÍ LA NOTICIA

Aurten ere, Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen duten Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarietan nagusitzea lortu dute bertoko gazteek.

10 eta 13 urte bitartekoen sariak banatzeaz gain, aipamen bat ere egin dute.

Eta hori, hain zuzen ere,  Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako Elene Etxaniz Uriberentzat izan da; Etxanizek Muxu gaziak lanagatik jaso du aipamena.

Gernika-Lumora ere joan da sarietako bat, Seber Altube ikastolako Izar Arronategi Mugeta nagusitu baita 10 eta 13 urte bitartekoen artean, olerkiaren alorrean.

Aipatu sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu, eta horretarako antolatzen da urtero-urtero literatur lehiaketa.

Bertan, Euskal Herriko neska-mutilek parte hartzen dute; aurten, esaterako, Lea-Artibai eta Busturialdeko ondoko ikastetxeetatik aurkeztu dira lehiaketara: Ondarroako Zubi Zahar ikastola (1), Zaldupe eskola publikokoa (3), Lekeitioko BHI (1), Arratzuko Barrutialde Institutua (1) eta Gernika-Lumoko Seber Altube ikastola (28).

Guztira, 175 lagun izan dira 2016ko lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta kopuru horri garrantzia eman dio Euskaltzaindiak, “handia delako”. Zehaztu duenez, aurreko urteagaz alderatuta bikoiztu egin da parte hartzaileen kopurua –2015ean 88 parte hartzaile aurkeztu ziren lehiaketara–.

BERRI BETEA: HITZA

[gview file=”https://www.fqeuskadi.org/wp-content/uploads/2017/03/Muxu-gaziak.pdf”]

 

Interesgarria izan daiteke

0 Comments