EUSKADIKO FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEKO JARDUNALDIA FIBROSI KISTIKOARI BURUZ

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

17 Urr, 2014

Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak Azaroaren 23an, Gurutzetako Ospitaleko ekitaldi aretoan FQ-ari buruzko jardunaldi bat ospatuko du.

Oso jardunaldi berezia da Elkartearentzat baina batez ere FQ duten pertsonentzat, landuko diren gai eta hauek egunerokotasunean duten eragina dela eta.

Gure asmoa, eta aurtengo berrikuntza bezala Jardunaldia Streaming bidez ematea da, bertaratu ezin dutenei eta interesa erakutsi duten beste autonomia erkidegoei, Madril eta Valentzia esate baterako, modu digitalean jarraitzeko aukera emateko.

Zuen parte hartzea aldez aurretik eskertuz, Jardunaldiaren programa zein izango den islatzen dizuegu hurrengo lerroetan.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

09.45h – Hizlarien aurkezpena eta Jardunaldiaren hasiera

10.00h – Desgaitasuna Fibrosi Kistikoan, gradu eta balorazioak. 

Hizlaria- Javier Larrea Jauna (Bizkaiko Foru Aldundiko arloko arduraduna)

10.30h – Galdera eta eztabaidarako denbora

10.50h – Tratamenduarekiko atxikidura eta nola egin aurre gaixotasunari egunerokotasunean ikuspuntu psikologiko batetik.

Hizlaria- Beatriz Monfort Anderea (Valentziako FQ elkarteko kolaboratzailea, Fibrosi Kistikoan aditua)

11.20h – Galdera eta eztabaidarako denbora

11.40h – Atsedenaldia eta kafea.

12.00h – Desgaitasuna eta Lana: Lan-merkatuan sartzearen aspektu guztiak.

Hizlaria – Andoni Garai Jauna (Lantegi Batuak, laneratzeko laguntza zerbitzuaren arduraduna)

12.30h – Galdera eta eztabaidarako denbora.

12.50h – Fibrosi Kistikoa duten pertsonen arteko infekzio gurutzatuen garrantzia. Kontrol neurriak eta Tratamenduak.

Hizlaria- Felix Baranda Doktorea (Gurutzetako Ospitaleko Neumologoa eta Fibrosi Kistikoaren Unitateko arduraduna) 

13.20hGaldera eta eztabaidarako denbora.

13.45h – Jardunaldiaren itxiera.

 Oharra: Hizlarien ordena aldatu daiteke Elkartea edo hizlarien eskakizunen arabera. 

Lehen aipatu bezala, Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, gerturatzea ezinezkoa duten pertsona eta beste elkarte eta autonomia erkidegoetako pertsonek jarraitu ahal izateko.

GARRANTZITSUA: PSEUDOMONA AERUGINOSA ETA BURKHOLDERIA CEPACIA, ETA MEDIKUEK ADIERAZITAKOEK JARDUNALDIA STREAMING BIDEZ JARRAITU BEHARKO DUTE INFEKZIO GURUTZATUEN ARRISKUA DELA ETA. 

Jardunaldia Azaroaren 23an 9.45etatik 14.30etara izango da Gurutzetako Ospitaleko ekitaldi aretoan.

Zuen laguntza eta asistentzia eskertuz, 

Adeitasunez

Oscar Padura

Euskadiko Fibrosi Kistikoaren elkarteko lehendakaria.

JARDUNALDIAREN BABESLE

Interesgarria izan daiteke

0 Comments