Irailak 8 Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna
Beste urte batez, eta 2013tik ospatzen ari garen bezala, irailaren 8an Fibrosi Kistikoaren
Nazioarteko eguna ospatzen da, eta, horregatik, FKa duten pertsonen eta haien familia edo zaintzaileei laguntzeko helburua duten elkarteak kalera atera gara hain ezezaguna den gaixotasun hau ikustarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz.
Fibrosi Kistikoa gaixotasun kronikoa, hereditarioa eta endekapenezkoa da, non organo kaltetuenak birikak eta pankreasa dira. Askotan, gaixotasuna duten pertsonek bi biriketako transplantea jasan behar izaten dute bizitza duin batekin jarraitu ahal izateko.
FK alterazio genetiko bat da, sekrezioak sortzen dituzten gorputzeko hainbat organoei eragiten diena, eta horren ondorioz, uraren, sodioaren eta potasioaren edukia loditu eta murrizten du infekzioak eraginez.
Gaur egun EZ dago gaixotasunarentzako sendabiderik.
Nahiz eta teorikoki gaixotasunak fisikoki bakarrik kaltetzen duela esan, praktikan gaixotasuna duten pertsonen eta haien zaintzaile eta senideen bizitzako hainbat esparruetan ere eragin zuzena du, hala nola: lanean, gizarteratzean, etab..
Gure herrialdean fibrosi kistikoaren intzidentzia bizirik jaiotako 5.000 haurretatik bat dela estimatzen da, eta 35 biztanletik bat gaixotasunaren eramaile osasuntsuak dira.
Azken urteak zailak izan dira, baina pixkanaka normaltasunera itzultzeko aukera izan dugu.
Hala eta guztiz ere, FK duten pertsonek egunero borrokatzen jarraitu behan dute beren bizi kalitatea hobetzeko.
2021 urte amaieran, KAFTRIO sendagai berria onartu zuten eta oso emaitza positiboak
ematen ari da, baina zoritxarrez, 12 urtetik gorakoentzako bakarrik onartu zen.
Ikerketa batzuk badira esaten dunetak 6-11 urte bitartekoentzat ere onuragarria izan daitekeela sendagai hau eta hortik dator gure aurtengo leloa:
“Haiek ere ARNASA behar dute!”
Batu gure borrokara eta lagun iezaguzu mezua zabaltzen KAFTRIOA 6-11 urteko haurren artean onartu dadin!
Haiek ere ARNASA behar dute!
Lurralde bakoitzeko jarduerak:
Arabako FK Elkartea – ARNASA Araba
- Tuvisako pantailetan Nazioarteko Egunerako egindako kartelak (irailaren 5etik 11ra).
- Gasteizko hainbat eraikinen argiztapena (Iaz, Gasteizko Udaletxea eta Floridako
- Kioskoa argiztaratu zuten).
- Irailaren 10ean Mahai informatiboa, larunbata:
- Tokia: Loma Jeneralaren plazan (La Mirada monumentuaren parean).
- Ordutegia: 11:00etatik 14:00tara.
- Informazioa-gunea: FKaren eta ARNASA Araba Elkartearen inguruko informazioa
- Animazioa, Kiliporen eskutik: Mandalen margoketa, aurpegi-margoketa Horma-irudia oihal gainean, etab.
Bizkaiko FK Elkartea – ARNASA Bizkaia:
- Bilbobuseko autobusetan Nazioarteko Egunerako egindako kartelak (irailaren 5etik 11ra).
- San Mames eta Gurutze Ospitaleko eskaileren argitazpena
- Miribilako jaiak
- Larunbata: Tobyrekin ponpak
- Igandea: Sukalki solidarioa
Gipuzkoako FK Elkartea – ARNASA Gipuzkoa:
- Dbus autobusetan Nazioarteko Egunerako egindako kartelak (irailaren 5etik 11ra).
- Donostiako Udaletxearen argitazpena.
0 Comments